Bizigarri proiektuaren helburua, Euskara ikasgairako, ikasleengan trebetasun linguistikoak garatzea da, eraginkortasunez komunikatzeko gai izan daitezen.
Katagorria eta haren lagunak iritsi dira Lehen Hezkuntzako 1. mailako proiektura. Neska-mutil hauetako bakoitzak adimen mota bat dauka, eta egunero elkartzen dira Rasi katagorriarekin, istorioak kontatzeko xisteraren inguruan.
Eduki linguistikoak baliabide hauek baliatuz lantzen ditu:
– Irakurgai atseginak eta hausnarketa sustatzeko komunikazio-egoerak.
– Urratsez urrats egiteko jarduerak, analisi linguistikoaren prozedurak lantzen has daitezen.
– Jolas elkarreragileak, ikasitakoa finkatzeko.
Irakurmena lantzeko programa espezifiko bat eskaintzen du:
– Irakurketa eraginkorra lortzeko bidean, estrategiak ikasteko dinamikak.
– Ulermen-mailak garatzeko zeregin egituratuak, testu-tipologiak abiapuntu hartuta.
– Ebaluazio-probak, irakur-trebetasunak zer mailatan eskuratu diren ikusteko.
– Irakurtzera animatzeko jolas-proposamenak euskarri ezberdinetan.
Maila bakoitzean hitzak egoki idazten ikasteko, baliabide hauek eskaintzen dituen ortografia-programa dauka:
– Arreta eta ikus-memoria lantzeko jarduerak ikus-entzunezko materialekin eta eskuz erabiltzekoarekin, betiere ikasleen ikasteko estiloei egokituta.
– Diktaketak banakako eta binakako dinamikekin.
– Banakako fitxategiak, norberaren autoikaskuntza erregistratzeko.
Sormena eta adierazmena sustatzen ditu baliabide hauen bidez:
– Testuinguruan kokatutako jarduera iradokitzaile eta gertukoak.
– Testu-ereduak ikus-entzunezko euskarri ezberdinetan.
– Komunikazio-interakziorako eta testuak aurkezteko estrategiak.
– Eskuz lan egiteko materiala eta baliabide elkarreragileak.
Eta 5. mailan… ikaslearen liburuarekin batera doaz:
– Ortografia praktikoa
– Poltsikoan eramateko ortografia-arauak
Laguntza-liburua ikasleentzat, ortografia-arauei buruzko zalantzak argitzeko, eta jarduera gehiagorekin, lanean jarraitzeko.
Precio
27,67 €
Impuestos incluidos
Disponible
27,67 €
27,67 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,66 €
27,67 €
Disponible